XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... bide beretik datozela esan behar da, adibidez, hainbat aldaketa fonetikotan; kasurako, konposaketa lege berberak ikusten dira euskalki guztietan: begiampgt;bet, idiampgt;it, otsoampgt;otsa, itsasoampgt;itsas, burdinaampgt;burdin, ardanoampgt;ardan.

Era berean, bateratasun gertakari horiek, aditzean gertatu norabide bereko aldaketetan ere nabariak dira euskalki orotan: - aditz sintetikoek gero eta erabilera urriagoa dute euskalki guztietan.

- nentorren moduko puntukarien denbora aldaketa: antzina, (gazt.) vine; gaur egun, venía yo.

- etabar.

Zer da dialektoa? Zer, dialektologia?

1. Dialektoa zer den definitzerako orduan ikuspegi bat baino gehiagotatik egin daiteke: Hizkuntza batek, berau hitz egiten den eskualde batean hartzen duen era berezi aski aldatuari deitzen zaio dialektoa.

Beste era batera esanik, eremu edo lurralde batean erabiltzen den hizkuntza bateko hizketa mota berezi eta nortasunezkoa.

Gaztelaniarekiko dialekto dira, adibidez, andaluziera edo-ta Ameriketako toki batzuetako espainiera; frantses ofizialarekiko dialektoak dira, besteak beste, Ipar Frantziako patois ugariak; euskara batuarekikoak, esaterako, bizkaiera (B) eta zuberera (Z).

Bigarren definizio bat ere eman ohi da.

Hizkuntz familia beraren barruan gertatzen den aldakiari ere esaten zaio, hots, beste batetik bilakaeraz sorturiko hizkuntzari.

Portugesa, gaztelania, katalana... latinarekiko dialektoak dira era horretara.

Euskararen hizkera bereziak, era berean, barne bilakaeraz gure hizkuntzan agertu diren era ezberdinak izaki, euskal dialektoak euskalkiak dira.

Dialektoaren definizioa konnotazio sozial soilez ere eman izan da.

Era honetara, baina, erdeinuzko edo mesprezuzko zerbait da.

Eredu ofizialekoa ez den hizketari ematen zaiona, edo ezagutzen ez den mintzairari ezartzen zaiona, mintzamolde hori darabiltenen maila soziala apalagoa erizten delako, arrazoi politikoak (Hable Ud en cristiano) tartean direlako, agian arraza gorabeherak ere falta ez direlako....

Kasu honetan dialekto hitza gaizki erabilia dago, eta erabilera hori egiten duenaren ezjakintasuna besterik ez du adierazten.

Laburbilduz, eta hainbatetan geuk erabili dugun terminologia erabiliz berriro ere, beste era honetara ere plazara daiteke: - Hizkuntza = Eredu ideala (Sistemak adieraziko luke).

- Euskalkia = Eredu soziala (Arauak adieraziko luke).

- Hizketa = Erabilera indibiduala.

Euskalki barneko euskararen erabilera pertsonala.